Tolosako Ekinbide Etxeak Tolosako 37. Abesbatza Lehiaketaren eremuan lehiaketa honen deialdia egiten du ondorengo oinarrien arabera:
Urriaren 28tik urriaren 31era: lehiaketa fasea
Azaroak 1: amaiera saioa, sail guztietan sarituak izan diren abesbatzen partaidetza behartuarekin.
1. Lehiaketa honetan gutxienez 20 ahots eta gehienez 40 ahots dituzten haur abesbatzek parte hartu ahal izango dute; haur hauek 1988 baino lehen jaitakooak izan behar dute.
2. Partaideek zonaldean antolatzen diren “a capella” kontzertuetan lagundu behar dute.
3. Haur abesbatza partaideak beraien egitaraua “a capella” abestu behar dute. Hala ere, abestietako batek instrumentu melodiko eta/edo perkusiozkoen laguntza izan dezake.
4. Parte hartuko duten taldeei eskatzen zaien egitaraua hondorengoa da:
a) Gai behartua: "ALAMI” Josu Elberdinena (1976)
b) Euskal inspirazio eta euskarazko testua duen konposizio bat.
c) Aureka libreko hiru abesti gutxienez.
Gai behartua Tolosako Ekinbide Etxean eska daiteke.
5. Gai behartuaren eta beste aukera libreko abestien iraupenak guztira 15 eta 18 minutu tartekoa izan beharko du.
[gora itzuli]6. Hiru sari emango dira, ondoren agertzen den bezala:
Gainera, abesbatza partaide guztiek bere partaidetza ziurtatzen duen Diploma bana jasoko dute.
[gora itzuli]7. Desplazamenduko gastu gisa, Antolatzaileek ondorengo kopuruak ordainduko dituzte, beraien herrialdetatik Tolosaraino abesbatza bakoitzak duen distantziaren arabera:
200 kilometro baino gehiago egin behar duten abesbatzen kasuan, Antolatzaileek egonaldiko (ohea eta otorduak) gastuetaz arduratuko dira urriaren 28ko gauetik hasi eta azaroak 1eko bazkariraino.
[gora itzuli]8. Lehiaketa honetan parte hartzeko izenemate epea zabalik geratzen da eta 2005ko maiatzaren 15ean amaituko da.
IZENEMATE ORRIA makinaz idatzia ondorengo helbidera bidali beharko da
TOLOSAKO EKIMEN ZENTROA
100 Posta Kutxa - 20400 TOLOSA
Lehen aipatutako Izenemate Boletina sinatzen ez den bitartean izenemateak ez du baliorik izango.
9. Abestiak zuzendari bakoitzak nahi duen ordenean abestu ahal izango dira, orden hori Antolatzaileei jakinarazi beharko zaie 2005ko irailaren 15a baino lehen, eta ondoren egiten diren aldaketak ez dira onartuak izango.
10. Sarituak izan diren abesbatzak Amaiera Saioan egotera eta parte hartzera behartuak daude, bere iraupena azaroak 1eko 15ak artekoa izango da gutxi gora- behera.
[gora itzuli]11. Epaimahaia herrialde desberdinetako musika munduko zazpi pertsona ezagunek osatuko dute eta beraien izenak lehiaketa hasi baino hilabete lehenago ezagutzera emango dira.
12. Epaimahaikideek ondorengo ezaugarrien arabera epaituko dute:
13. Epaimahaikide bakoitzak abesbatza bakoitzaren emanaldi osoa 100 puntura arte puntuatuko du. Emandako puntuazio altuena eta baxuena kenduko dira, beste Epaimahaikideen puntuazioen baturaren bidez azkeneko puntuaketa lortu arte.
14. Epaimahaiak, aho batez, ondorengo portzentaiak gutxienez lortu ez dituzten abesbatzei sariak ez emateko gaitasuna du:
15. Artikuluan zehazten den mugatik kanpoko minutu bakoitzagatik zigorra 4 puntukoa izango da.
16. Amaierako Saioak sailkapenerako ez du punturik emango.
17. Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da eta publikoa izango da Lehiaketa bukatu bezain laster.
18. Lortutako sailkapena eta puntuazioak abesbatza partaide guztiei bidaliko zaizkie.
[gora itzuli]19. Antolatzaileek Lehiaketan abesten diren lanak diskoan argitaratu eta bideoan graba ahal izango dituzte, horregatik abesbatzek ezingo dituzte interpretazio edo irudi eskubideak eskatu.
20. Antolatzaileek oinarri hauen interpretazioari buruz sor daitezkeen zalantzak argituko ditu eta komenigarria balitz, aldatzeko eskubidea izango du.
21. Haur Abesbatza Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauek onartzea dakar ondorio gisa.
[gora itzuli]