Tolosako Ekinbide Etxeak Tolosako 37. Abesbatza Lehiaketaren eremuan lehiaketa honen deialdia egiten du ondorengo oinarrien arabera:
Urriaren 28tik urriaren 31ra: lehiaketa fasea
Azaroak 1: amaiera saioa, sail guztietan sarituak izan diren abesbatzen partaidetza behartuarekin.
1. Gutxienez 4 eta gehienez 16 abeslariz osatutako ahots taldeek parte hartu ahal izango dute, bai gizonezko, bai emakumezko baita ahots nahasitako taldeak ere.
2. Afizionatu nahiz profesionalez osaturik egon daitezke eta ez dago adin mugarik.
3. Partaideek Lehiaketak irauten duen denbora guztian bertan egon behar dute eta zonaldean antolatzen diren “a capella” kontzertuetan lagundu behar dute.
4. Taldeak ondorengo sailetan parte hartzera behartuak daude:
a) I. Saila: MUSIKA ERLIJIOSOA
b) II. Saila: MUSIKA PROFANOA
5. I. SAILA – MUSIKA ERLIJIOSOA
Testu erlijiosoko aukera libreko egitarau bat abestu beharko dute. Egitarau honetan gutxienez ondorengo garaitako lanak abestu beharko dituzte:
Aurkeztutako egitarauak gutxienez 15 minutu eta gehienez 18 minutu iraun beharko ditu. Denbora hauek errespetatzen ez dituen abesbatza 17. artikuluaren arabera zigortua izango da.
6. II. SAILA – MUSIKA PROFANOA
Testu erlijiosorik gabeko aukera libreko egitarau bat abestu beharko dute. Egitarau honetan gutxienez garai hauetako lanak abestu beharko dituzte:
Abestuko den egitarauak gutxienez 15 eta gehienez 18 minutu izan beharko ditu. Denbora hauek errespetatzen ez dituen abesbatzak 17. Artikuluaren araberako zigorra jasoko du.
7. Bi sailetarako ondorengo sariak emango dira:
8. Antolatzaileek partaideen egonaldi gastuetaz arduratuko dira (ohea eta otorduak) urriaren 28tik azaroaren 1eko bazkarira arte.
9. Tolosara bitarteko desplazamendu gastuak talde partaide bakoitzaren kontura joango dira.
[gora itzuli]10. Izenematea 2005ko maiatzaren 15ª baino lehen egin behar da.
IZENEMATE ORRIA makinaz idatzia ondorengo helbidera bidali beharko da
TOLOSAKO EKIMEN ZENTROA
100 Posta Kutxa - 20.400 TOLOSA
Lehen aipatutako Izenemate Boletina sinatzen ez den bitartean izenemateak ez du baliorik izango.
11. Abestiak zuzendari bakoitzak nahi duen ordenean abestu ahal izango dira, orden hori Antolatzaileei jakinarazi beharko zaie 2005ko irailaren 15a baino lehen, eta ondoren egiten diren aldaketak ez dira onartuak izango.
12. Sarituak izan diren abesbatzak Amaiera Saioan egotera eta parte hartzera behartuak daude, bere iraupena azaroak 1eko 15ak artekoa izango da gutxi gora- behera.
[gora itzuli]13. Epaimahaia herrialde desberdinetako musika munduko zazpi pertsona ezagunek osatuko dute eta beraien izenak lehiaketa hasi baino hilabete lehenago ezagutzera emango dira.
14. Epaimahaikideek ondorengo ezaugarrien arabera epaituko dute:
15. Epaimahaikide bakoitzak abesbatza bakoitzaren emanaldi osoa 100 puntura arte puntuatuko du. Emandako puntuazio altuena eta baxuena kenduko dira, beste Epaimahaikideen puntuazioen baturaren bidez azkeneko puntuaketa lortu arte.
16. Epaimahaiak, aho batez, ondorengo portzentaiak gutxienez lortu ez dituzten abesbatzei sariak ez emateko gaitasuna du:
17. Artikuluan zehazten den mugatik kanpoko minutu bakoitzagatik zigorra 4 puntukoa izango da.
18. Amaierako Saioak sailkapenerako ez du punturik emango.
19. Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da eta publikoa egingo da Amaierako Saioan.
[gora itzuli]20. Antolatzaileek Lehiaketan abesten diren lanak diskoan argitaratu eta bideoan graba ahal izango dituzte, horregatik abesbatzek ezingo dituzte interpretazio edo irudi eskubideak eskatu.
21. Antolatzaileek oinarri hauen interpretazioari buruz sor daitezkeen zalantzak argituko ditu eta komenigarria balitz, aldatzeko eskubidea izango du.
22. Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauek onartzea dakar ondorio gisa.
[gora itzuli]