Tolosako Ekinbide Etxeak Tolosako 37. Abesbatza Lehiaketaren eremuan lehiaketa honen deialdia egiten du ondorengo oinarrien arabera:
Urriaren 28tik urriaren 31ra: lehiaketa fasea
Azaroak 1: amaiera saioa, sail guztietan sarituak izan diren abesbatzen partaidetza behartuarekin.
1. Lehiaketa honetan gutxienez 20 abeslariz eta gehienez 40 abeslariz osatutako abesbatzek parte hartu ahal izango dute. Abesbatzak bakarrik zaletuez osatuak egongo dira. Dena den, zaletu izendapena ez dagokie Abesbatzen zuzendariei.
2. Partaideek Lehiaketak irauten duen denbora guztian bertan egon behar dute eta zonaldean antolatzen diren “a capella” kontzertuetan lagundu behar dute.
3. Abesbatzak ondorengo Sailetan parte hartzera behartuta daude:
a) I. Saila: EUSKAL ABESTIA ETA FOLKLOREA
b) II. Saila: POLIFONIA
4. I. SAILA - EUSKAL ABESTIA ETA FOLKLOREA
a) Gai behartua: "KITOLIS" de Luis Aramburu (1905-1999).
b) Euskal inspirazio herrikoieko eta euskal testua daraman lan bat.
c) IZAERA HERRIKOIEKO Abesbatzaren herrialdeko Folkloreko lanak. Hala nahi bada, instrumentu herrikoiak erabil daitezke.
Aurkezten den egitarauak (gai behartua barne) musikak benetan irauten duen denborari dagokionez, gutxienez 15 minutuko eta gehienez 18 minutuko iraupena izango du. Danbora hauek errespetatzen ez dituen abesbatzak 15. artikuluan agertzen den araberako zigorra jasoko du.
5. II SAILA - POLIFONIA
a) Gai behartua: "JESU DULCIS MEMORIA", de Hilarión Eslava (1807-1888)
b) 1800 baino lehen konposatutako lan bat.
c) 1801 eta 1980 artean konposatutako lan bat.
d) 1980 ondoren konposatutako lan bat.
Aurkeztutako egitarauak gutxienez 15 minutu eta gehienez 18 minutu iraun beharko ditu. Denbora hauek errespetatzen ez dituen abesbatza 15. artikuluaren arabera zigortua izango da.
6. Bi sailetarako ondorengo sariak emango dira:
7. Desplazamenduko gastu gisa, Antolatzaileek ondorengo kopuruak ordainduko dituzte, beraien herrialdetatik Tolosaraino abesbatza bakoitzak duen distantziaren arabera:
200 kilometro baino gehiago egin behar duten abesbatzen kasuan, Antolatzaileek egonaldiko (ohea eta otorduak) gastuetaz arduratuko dira urriaren 28ko gauetik hasi eta azaroak 1eko bazkariraino.
[gora itzuli]8. Lehiaketa honetan parte hartzeko izenemate epea zabalik geratzen da eta 2005ko maiatzaren 15ean amaituko da.
IZENEMATE ORRIA makinaz idatzia ondorengo helbidera bidali beharko da:
TOLOSAKO EKIMEN ZENTROA
100 Posta Kutxatila - 20400 TOLOSA
Lehen aipatutako Izenemate Boletina sinatzen ez den bitartean izenemateak ez du baliorik izango.
9. Abestiak zuzendari bakoitzak nahi duen ordenean abestu ahal izango dira, orden hori Antolatzaileei jakinarazi beharko zaie 2005ko irailaren 15a baino lehen, eta ondoren egiten diren aldaketak ez dira onartuak izango.
10. Sarituak izan diren abesbatzak Amaiera Saioan egotera eta parte hartzera behartuak daude, bere iraupena azaroak 1eko 15ak artekoa izango da gutxi gora- behera.
[gora itzuli]11. Epaimahaia herrialde desberdinetako musika munduko zazpi pertsona ezagunek osatuko dute eta beraien izenak lehiaketa hasi baino hilabete lehenago ezagutzera emango dira.
12. Epaimahaikideek ondorengo ezaugarrien arabera epaituko dute:
13. Epaimahaikide bakoitzak abesbatza bakoitzaren emanaldi osoa 100 puntura arte puntuatuko du. Emandako puntuazio altuena eta baxuena kenduko dira, beste Epaimahaikideen puntuazioen baturaren bidez azkeneko puntuaketa lortu arte.
14. Epaimahaiak, aho batez, ondorengo portzentaiak gutxienez lortu ez dituzten abesbatzei sariak ez emateko gaitasuna du:
15. Zehazten den mugatik kanpoko minutu bakoitzagatik zigorra 4 puntukoa izango da.
16. Amaierako Saioak sailkapenerako ez du punturik emango.
17. Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da eta publikoa egingo da Amaiera Saioan.
18. Lortutako sailkapena eta puntuazioak abesbatza partaide guztiei bidaliko zaizkie.
[gora itzuli]19. Antolatzaileek Lehiaketan abesten diren lanak diskoan argitaratu eta bideoan graba ahal izango dituzte, horregatik abesbatzek ezingo dituzte interpretazio edo irudi eskubideak eskatu.
20. Antolatzaileek oinarri hauen interpretazioari buruz sor daitezkeen zalantzak argituko ditu eta komenigarria balitz, aldatzeko eskubidea izango du.
21. TOLOSAKO 37. ABESBATZA LEHIAKETAN parte hartzeak oinarri hauek onartzea dakar ondorio gisa.
[gora itzuli]