|
Enrique AZURZA – EUSKADITolosan 1967an jaioa. Abesbatza Zuzendaritza Euskal Herrian Javier Busto, Jose Antonio Sainz eta Miguel Amanteguirekin ikasi zuen eta Estokolmon Anders Ebyrekin. Eric Ercison eta Carl Hogsetekin ikastaroak egin ditu. Gaur egun abesbatza kantuko irakaslea da Euskal Herriko Musikako Goi Mailako Zentruan (Donostian). 1997an egungo musikan espezializatua dagoen KEA ahots taldea sortu zuen. Gainera, Espainiako Abesbatza Gaztearen zuzendaria da. 1993 eta 2003 artean Aragoako Abesbatza Kantuaren Federazioko Gazteen Abesbatza sortu eta zuzendu du. Estokolmoko St. Jacobs Abesbatzeko zuzendari gonbidatua izan da, baita Gipuzkoako Gazteen Abesbatzekoa eta Murtziako Eskualdeko Abesbatzekoa ere. Euskal Herriko, Gipuzkoako eta Aragoako Federaziotako abesbatza zuzendaritzako irakaslea da. |
|
Peter BROADBENT - REINO UNIDOLancashiren jaioa. Bere ikasketak Manchesterren egiten ditu, bertan Abesbatza Maisu eta hiri honetako Operako musika Zuzendari laguntzailea izatera iristen delarik. 1988an "Joyful Company of Singers" eratzen du, ganbara abesbatza honek berehala Europako Abesbatza liderretako baten izendapena eskuratzen du. Hungaria, Irlanda, Italia, Frantzia eta Espainiako lehiaketetan ohiko Epailea da. |
|
Volker HEMPFLING - ALEMANIASaarlanden 1944an jaioa. Musika sakratua, organoa, orkestra zuzendaritza eta kantua Herforden eta Kolonian ikasten ditu. 1971 eta 1997 artean Altenbergeko katedraleko kaperako maisua izan zen. 1968an Kölner Kantorei sortu zuen, musika erromantikoan eta gaurko musikan espezialitatu den abesbatza. Alemania, Suitza, Belgika, Austria, Espainia eta Estatu Batuetan zuzendaritza eta kantuko ikastaroak zuzendu ditu. Ohiko epailea da lehiaketa askotan. |
|
Bo JOHANSSON - SUECIAAdolf Fredriks Musicclases eskolan maixua da 1970. urtetik aurrera. Abesbatza zuzendaritza Eric Ericsonekin ikasi zuen. 1965 urtean "Bromma Chamber Choir"-en fundatzaile izan zen. 1971ean "The Adolf Fredriks Girlschoir" sortu zuen eta 1990ean "Stockholms Vocalise Ensemble" abesbatza. Sari ugari jaso ditu bere abesbatzekin eta baita hauen zuzendari bezala. 1990etik Suediako Errege Musika Akademiako kidea da. |
|
Venno LAUL - ESTONIASan Petersburgoko Kontserbatorioan Abesbatza Zuzendaritzan graduatu zen. 1982-1992 artean Estoniako Musika Akademiako Errektorea. Aldi berean Estoniako Abesbatzen Elkarteko Presidentea eta hogeita hamar urtetan zehar Estonian Boy's Choirren (1971-2001) eratzailea eta zuzendaria izan zen, hauekin nazioarteko bira ugari egiten dituelarik. Gazte Abesbatzen Europako Federazioko Batzar Iraunkorreko kidea eta I.F.C.M.-ko Kontseiluko kidea izan zen. |
|
Alexander VACEK - UKRAINA1955ean Vinnican jaioa. Odessako Kontserbatorioan abesbatza zuzendaritza ikasi zuen. 1986an "Oreya" abesbatza eratu zuen, talde honekin arrakasta handiak eta nazioarteko abesbatza lehiaketetan lehen sari asko irabazi ditu. 1996an Brnon (Txekian) "Gaudeamus" abesbatza eratu zuen Masaryk Unibertsitatean. Abesbatza honekin lanean jarraitzen du eta berarekin 2002an Pardubice (Txekiako) Nazioarteko Lehiaketan Sari Nagusia, 2 urrezko domin, Entzulegoaren Saria eta Lehiaketako Zuzendari Onenaren Izendapena lortu zituen. |
|
Wilma ten WOLDE – HOLANDANetherlands Vocal Talent Foundation-eko zuzendari artistikoa, Netherlands Youth Choir eta Netherlands Children's Choir bere bi abesbatzak zuzentzen ditu. Abesbatza zuzendaritza eta musika sakratua La Hayako Kontserbatorio Errealean eta Rotterdamgo Kontserbatorioan ikasten ditu. Musikologia Utrecht-eko Unibertsitatean ikasi du. Holandan zenbait ganbara abesbatza zuzentzen dituen arren, bere ahalegin handienak haur eta gazte abesbatzak zuzentzen ematen ditu. Lan horretan maila profesional altua bilatzen du. Solfeo eta abesbatza kantuko irakaslea da La Hayako Kontserbatorio Errealean. |